Autor: Rosa Mari Arano
Edita: Erein
Lugar: Donostia
Año de publicación: 2000
Signatura: 5.1/ARA
Ubicación: Documentación
Nº páginas: 350 txartelas
Amak esan dit que nago gaixorik; posible dut hartu orria?; zein? que ditu galtza urdinak edo galtza urdinak dituela; nor falta da? inor; zer egingo duzu? ezer; si nahi dut; zergatik da nire ama; a que gaur astelehena da?… Halako esapideak maiz entzuten ditugu gure ikasleen artean; gaztelaniaren eraginaren ondorio dira gehienak, eta lan berezia eskatzen dute zuzentzeko.
Hizkuntz egitura hauek Aurkitzen proiektuko 1. eta 2. mailetako hizkuntz programakuntzan sartzen diren arren, material honen bitartez irakasleak aukera du egitura zuzenak azaltzeko, eta ikasleak, bere aldetik, atseginez barnera ditzake egitura horiek, errepikazioaren errepikazioz.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako eta gelako talde nagusian erabiltzeko pentsatuak diren arren, premia bereziak dituzten haurrekin edo mintzamena bereziki landu beharra dutenekin ere erabil daitezke, talde txikietan.