Autor: Laida Martínez Navarro
Editorial: Beta III Milenio
Lugar: Bilbao
Año de publicación: 2014
Signatura: 12.1/MAR
Ubicación: Documentación
Nº páginas: 75
Notas: ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten
pertsonentzako liburuak dira. Liburu horietan hizkuntza erraza, zuzena
eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak eta hitzen
definizioak, koadroetan, erabiltzen dira. Max hitz-totela da, 9 urte
ditu eta uda hau Bilbon emango du, udalekuetan. Bertan lagun pilo bat
egingo du, denak oso interesgarriak: Miao igerilari bikaina da,
Estitxuri izugarri gustatzen zaizkio futbola eta Athletic; gurpildun
aulkian mugitzen da Beñat, eta inoiz ez du lasterketarik galtzen; Omar
eta Oier azkarrenak dira arazoetan sartzeko orduan. Abentura
dibertigarriak bizi izango dituzte Maxek eta bere lagunek: Guggenheim
museora eta Alondegiko igerilekuetara joango dira, San Mames
futbol-zelaira eta Artxandara funikularrez. Istorio original eta
barregarri hau irakurterraza da eta marrazkiak dauzka, koloreetan.